Musun Bordaren aldeko jaialdian herriaren erantzun ona

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Utzitako argazkiak

Musun Borda berreraikitzeko jaialdiaren balantze «oso positiboa» egin du Jon Arangoa zinegotziak. «Herriak oso ondo erantzun zuen. Plaza jendez bete zen eta laguntza eman zuen». Mikaela Zabaletak, Migel Martin Sagastibeltzaren koinatak, eskerrak eman zituen eta ezbeharrari bere alde ona bilatuz, «guk eskatu gabe jende asko laguntzen ari zaigu eta zorteko sentitzen gara». Bildutako dirua, baina, ez da nahikoa izango baserriaren berreraikitzeak eskatzen duenari erantzuteko. Horregatik, aurrera begira, beste ekimen batzuk aurreikusi dituzte, musikarekin lotuta, adibidez.  Dena den, aipatzekoa da kirolarien prestutasuna. Arkixkil auzoko kirolariak hasi baitziren jaialdia bultzatzen. Arangoa zinegotziak azaldu duenez, Udalak badu asmoa Musun Bordaren berreraikitze lanean beste lan batzuk egiteko. «Adibidez bidea egokitu behar da eta beste kudeaketa batzuk egiten ere lagunduko dugu. Baserriak mantentzearen alde egiten dugu eta laguntzen saiatuko gara».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun