Mendiko lanak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Bertako 200 haritz-landare aldatu ditu Udalak Leitzalarreko hainbat parajetan. Horrekin, «bertako zuhaitzei laguntzeko konpromisoari eusten diogu, urtero landaketa batzuk eginez», esan digu alkateak. Gaztainak ere sartu dira, eta hauetako asko fruituak emateko txertatu direla gaineratu digu.
Bestalde, zaharkituta zeuden mendietako itxiturak, arantzadun alanbre zaharrak, erretiratu egin dira, 10.500 metro guztira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun