Ilbeltzeko eurite eta elurteek Leitzalarreko bidean eragindako erortza ahalik eta azkarren konpontzeko memoria teknikoa eta aurrekontua egin ditu Udalak, eta horren arabera, moldaketa 76.500 euro kostako litzateke. Udalak dagoeneko eskatu du dirulaguntza Nafarroako Gobernuan eta orain erantzunaren zain dago.