Dirulaguntza lortuz gero, eskolan igogailua jarri nahi du Udalak aurten

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 29a, 15:05

Muga arkitektonikoak kendu nahi ditu Erletan

Erleta eskolan igogailua jartzeko egitasmoa lantzen ari da Udala azken bi urteotan, eta horretarako Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ordezkariekin hainbat bilera egin ditu. Aurrekontuetan 150.000 euroko partida onartu zuen igogailua jartzeko, baina Xabier Zabalok TTIPI-TTAPAri adierazi dionez, «ezinbestean, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza ere behar da». Udalak dirulaguntza eskaera egin du dagoeneko, eta subentzioa %65-80koa izanen litzatekeela pentsatzen du. Beraz, «dirulaguntza lortzen bada, igogailua jartzeko eta eskolan muga arkitektonikoak ezabatzeko lanak aurten eginen dira», azaldu digu Zabalok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun