Berria txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Leitzako Aurrera eta Tolosako Aurrera Saiaz taldeetako ordezkariek ostiral goizeko 10:30ean Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Kadete mailan, Leitzako Anartz Olano eta Mikel Hernandorena Tolosako Labaka eta Elustondoren kontra ariko dira; jubenil mailan, Xabi Jaunarena eta Jon Jaunarena leitzarrak Tolosako Urbieta eta Zinkunegiren kontra ariko dira eta seniorretan, Aurrerako Iñaki Sein eta Mikel Iriarte, Aurrera Saiazeko Renobales eta Galarragaren kontra.
Nafarroako Kirol Jolasetan bi final
Leitzako Aurrerako ordezkariek beste zenbait partida garrantzitsu izanen dituzte asteburuan. Nafarroako Kirol Jolasetan bi final jokatuko dituzte. Hirugarren mailako kadetetan, Xabi Eraso eta Ibai Gilek San Migueleko bikotearen kontra jokatuko dute, ostiral goizeko 10:00etan Labriten. Bigarren mailako infantiletan, Xabier Zubiria eta Ander Eskuderok ere San Migueleko bikotea izanen dute arerio, larunbat goizeko 10:00etan Lizarran.
Zizurko txapelketan, kadete mailako finalaurrekoa jokatuko du igande goizeko 9:15ean Anartz Olanok.
Irurtzungo txapelketan ere, partidak jokatuko dituzte Aurrerako Goikoetxea eta Txoperenak benjamin mailan eta Lezea eta Salaberriak alebinetan.
Jon Jaunarenak GRAVN txapelketako partida izanen du Altsasun larunbatean 10:00etan, jubenil mailan, Nafarroa ordezkatuz, Gipuzkoaren kontra. Xabi Jaunarenak, berriz, Elgetako txapelketako partida izanen du kadete mailan, larunbat arratsaldek 16:00etan.