Malerrekako Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten argazkian ageri diren herriko hiru mutikoek otsailaren 27an. Umeen mailan, Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea aritu ziren, eta kimuetan Iker Salaberria, Oberena taldeko Jon Mariezkurrena lagun zuela. Azken hauek txapela lortu zuten, gainera.