Euskal Herriko Mus Txapelketako Goizuetako kanporaketa irabazi zuten Juanjoxe eta Ixabelek orain dela aste batzuk. Horri esker, herrialdekoan parte hartu zuten martxoaren 6an Iruñean beste 127 bikoterekin batera. Han ez zuten irabaztea lortu, baina bai 32 onenen artean sailkatzea. Beraz, larunbat honetan, hilak 20, Seguran jokatuko den final haundian izanen da Infantako bikotea. Bidaia haundi bat eta 3.000 euro egonen dira jokoan. Esan behar da, gure herriko beste ordezkariek, Aitorrek eta Juanek, ez zutela eskuratu Segurarako txartelik.