Karnabalak gero eta hobeak izatea helburu

Esteban AROTZENA 2010eko martxoaren 16a

Gai asko atera ziren mahai gainera Mozorroek horretarako antolatutako bileran

Klase honetako gauzak bero-bero egitea hobe dela pentsatuta, iñoteei buruzko orainaz eta geroaz hitz egin asmoz, martxoaren 6rako bilerara deitu zituen herritarrak Mozorroen Taldeak. Adin guztietako karnabalzaleek erantzun zioten aipatu deialdiari, baita eztabaida aberats eta sakon baten barrenean hamaika ideia eta proposamen mahaigaineratu ere. Iñoteetako egun nagusiaz, astearteaz, alegia, hitz egin zen gehienbat. Mozo­rroen protagonismoaz gain, egunean zehar herritarren parte-har­tzea haundiagoa izatea nahi da, eguerdi partean batez ere. Ilunaba­rreko zagi-dantzaren eta karrozen irteeraren uztarketari buruz ere luze eta zabal hitz egin zen.

Zuriñek, Mozorroen Taldeko idazkariak, orriak­ eta orriak bete zituen jendeak esandakoarekin. Ondorengo asteetan komisioak eztabaidatuko omen du guztia, eta Pazko ondoren beste bilera baterako deialdia luzatuko dute Mozorroek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun