Arkiskil auzoko Musun baserria erabat kiskalita gelditu zen otsailaren 28an 06:00 aldera gertatu zen sutearen ondorioz. Musun baserriak 300 urte baino gehiago ditu eta erabat hondatua gelditu bazen ere, bertan bizi den Miguel Martin Sagastibeltza onik atera zen etxetik. Oiloek sortu zuten iskanbilagatik esnatu zen Sagastibeltza eta 112 larrialdietako telefonora abisua eman zuen. Bera ere saiatu zen sua itzaltzen, baina haize indartsuak eta sotoan zegoen belarrak ezinezkoa egin zuen bere lana. Baserriari laguntzeko joan den larunbatean herri kirol jaialdi haundia egitekoa zen, aizkolari, harri-jasotzaile, lasterkari, txingalari, talogile, segalari eta bertsolariekin.
Baina horrez gain, bost kontu zenbaki ere zabaldu dira:
Euskadiko Kutxa: 3035 0118811181034224;
Nafarroako Kutxa: 2054 0024779158387542;
Rural Kutxa: 3008 0179212100478615;
Santander Banketxea: 0049 2880112094000457
Vasconia Banketxea: 0075 4651320700167898.