Zuhaitzaren eguna

Juana Mari SAIZAR 2010eko martxoaren 16a

Utzitako argazkiak

Guraso Elkareak antolatuta, Urteaga parajean zuhaitzaren eguna ospatu zuten 30 guraso eta umek. Bigarren urtea da hau egiten dela, eta hurrengorako, eremu hori dena txukundu eta garbitzea proposatu zuten. Ume bakoitzak bere aitzu­rra eta jorraie eraman zuen eta Udalak gaztainondo eta haritzondoen landareak jarri zituen. Lana egin ondoren, eta lege zaharrean, mokadutxo bat hartu zuten, eta edariak Guraso Elkarteak banatu zituen han botatako izerdiari au­rre egiteko asmotan. Honekin lotuta, esan, azken aldiko haizete bortitzak, Muñoa parajean, izei gorriak hankaz gora bota dituela. Badirudi badagoela per­tso­naren bat interesatua hauek aprobetxatzeko. Baina Udala, Nafarroako Gobernuaren baimenaren esperoan dago zer egin erabakitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun