Espainiako Gobernuaren dirulaguntzarekin obrak eginen dira udaletxean

Juana Mari SAIZAR 2010ko mar. 16a, 11:39

Bestalde, udal agiriak ordenagailuz eskaini nahi dira

Espainiako Gobernuak aurten Udalari emanen dion dirulaguntzarekin, udaletxearen lehenengo solairua konpondu nahi da. Gisa honetan, Hirurteko Planaren barne dauden beste laguntzekin batera, osatuta geldituko li­tza­teke barneko egitura, eta hainbat erabilera­tarako izango litzateke.
Bigarren proiektua izapidetza telematikoarena da, hau da, txoste­nen jarraipena eta ziurta­giriak ordenagailuz ba­koi­tzak bere etxean hartu ahal izatea. Harta­ra, herritarrek ez lukete idaz­ka­ritzatik pasa beharko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun