Otsailaren 28an sute batek erabat kixkali zuen Leitzako Arkiskil auzokoMusun baserria. Bi aste beranduago, martxoaren 13an, larunbat eguerdiko 12:00etan Musun baserriaren aldeko herri kirol jaialdia antolatu da Leitzako plazan, edo eguraldi txarra eginen balu, frontoian. Gainera, jaialdian parte hartuko duten kirolari gehienak leitzarrak izanen dira. Honela, aizkoran, Jon Rekondo, Arkaitz Olano, Ruben Saralegi, Eneko Saralegi, Xanti Olano eta Xabier Mindegia ariko dira; harrijasotzen, Iñaki eta Inaxio Perurena eta Mieltxo Saralegi; lasterka, Iñigo Dorronsoro, Fernando eta Iñigo Irazoki eta Jose Mari Zestau; txingekin Miel Angel Sukuntza eta Mikoneko Jon Kanflanka segalariak ere, belarraren faltan, erakustaldi berezia eginen du. Talogileak ere izanen dira plazan eta berriki Nafarroako txapelketan parte hartu udten herriko bertsolariak ere ariko dira bertso kantari, Migel Mari Elosegi “Luze”, Diego Riaño eta Jose Luis Barberia “Zili”, hain zuzen.
Herri kirol jaialdiaz gain, bost kontu zenbaki ere zabaldu dira Musun baserria laguntzeko:
Euskadiko Kutxa: 3035 0118811181034224;
Nafarroako Kutxa: 2054 0024779158387542;
Rural Kutxa: 3008 0179212100478615;
Santander Banketxea: 0049 2880112094000457;
Vasconia Banketxea: 0075 4651320700167898.