Euskalerriko ligako finala jokatuko du larunbatean Jon Jaunarenak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 5a

Nafarroako Kirol Jolasetako bi finalaurreko ere jokatuko dituzte Aurrerako pilotariek

Aurrerako pilotariek asteburu mugitua izanen dute oraingoa ere. Larunbat goizeko 11:30ean Tolosako Beotibarren, Euskalerriko ligan, 22 urtez beherako txapelketako finala jokatuko dute Aurrerako Jon Jaunarenak eta Markinako ordezkariak.

Nafarroako Kirol Jolasetan, finalerdietako koxkara ailegatu dira Leitzako elkarteko bi bikote. Hirugarren mailako kadetetan, Xabi Eraso eta Ibai Gil Aranpilotako bikotearen kontra ariko dira Mutiloabeitin eta bigarren mailako infantiletan, Xabie Zubiria eta Ander Eskudero San Migueleko bikotearen kontra ariko dira Lizarran. Bi partidak larunbat goizean jokatuko dira.

Igande goizean, Zizurko txapelketako partida jokatuko du Aurrerako Anartz Olanok kadetetan eta Herrerako txapelketan, kategoria berean, Aurrerako Xabi Jaunarena eta Mikel Hernandorena, Hernan eta Apeztegiaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun