Mikel Olazabal eta Anartz Olano pilotariak ongi ari dira. Lehena bigarren mailako eskuz binakako txapelketan ari da Arrutirekin, eta hain ongi hasi ez baziren ere, denbora pasa ahala erritmoa hartu eta dagoeneko lau partida irabazi dituzte. Azkenekoan ez zuen Olazabalek jokatu, eskuetan arazoak izan zituelako, baina espero dugu laster jokatzen ikustea. Anartz, berriz, Hernandorenarekin batera, Berria Txapelketan ari da eta aurrera segitzen dute txukun ari direlako.