Baserri bat miatu du Guardia Zibilak azken aldiko atxiloketen harira

Juana Mari SAIZAR 2010eko martxoaren 1a

Aldi berean, Internet seinalerik gabe egon da herria

Otsaialaren 18an, arra­tsaldez, Guardia Zibilak kontrolak jarri zituen herriaren sarreran, eta handik pasatzen ziren guztiak geldiarazi eta kotxeak begiratzen ibili zen.
Herrian ez ezik, mendialdean ere hainbat kotxe zeuden pistetan barna. Beti ere, Espainiako berri agentziaren arabera, bitarte horretan baserri bat miatu zuen, Guardia Zibilak duela gutxi Gironan atxi­lotu zuen Jon Rosalesen neskalagun ohiaren etxebizitza.  Berri agen­tziek zabaldu zutenez, miaketa 18:00­etan hasi zuten eta 21:30­ean bukatu.
Bestalde, aldi berean, WiFiren antena seinalerik gabe egon da eta Interneterako sarbiderik gabe  egon da herria hiru egunez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun