Urtarrilaren 22an Usansolo taldeari irabazita, bigarren kanporaketarako sailkatu ziren Aurrerako pilotariak eta Hernaniko taldearen kontra aritu zen otsailaren 19an. Baita irabazi ere. Kadeteetan, Anartz Olanok eta Hernadorenak 22-12 irabazi zieten Hernaniko Urkizu eta Murgiondori; jubeniletan Santxo-Lizeaga Gipuzkoako bikoteak 22-19 irabazi zieten Jaunarenatarrei. Maila nagusian, azkenik, Esain pilotari profesional ohia aritu zen Leitzako taldean, Mikel Iriarte atzean zuela, eta 22-13 irabazi zieten Ojuel eta Gorrotxategi hernaniarrei. Fase hau gaindituta, hurrengo faserako saltoa egin du Aurrerak, eta Markinaren aurka ariko da martxoko bigarren asteburuan.