Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako ikasleak toki berean biltzearen aldeko apustua egin nahi du Udalak. Gaur egun, 3-6 urtekoak garai bateko nekazaritza eskolan daude, eta Erletan zaharragoak. Baina Erleta ikastetxeko hirugarren solairuan, bere denboran irakasleen bizileku izan zen tokian, obrak egin nahi ditu Udalak eta 12 ikasgela eraiki. Hartara, ttikienek hor izanen lukete ikasteko tokia.
Horretarako 310.000 euroko laguntza eskatu du Espainiako Gobernuaren Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren Programan. Irakaskuntza zentralizatzeko helburuarekin aurkeztu du proiektua Udalak Gobernuan.