Emakumeen Mundu Martxaren harira hainbat ekitaldi izanen dira Leitzan

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 1a, 12:41

Ekitaldi nagusia martxoaren 12an izanen da

2010 arrazoi ditugulako martxan jarraitzeko eta urratsak emanez hartu martxa feminismorantz lemapean hain­bat ekitaldi prestatu ditu Leitzalde­ko Bilgune Feministak datozen egunetarako.
Ostiral honetan, hilak 5, Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Kartaren banatuko da azokan eta Amazabal Ins­titutuan. Eskutitz honek herritartasun kon­tzeptua ber­defini­tzea du helburu, kontzeptu ho­rretatik kanpo gelditu izan delako emakumea.
Larunbatean, mar­txoak 6, emakumea eta lana, prekarietateari au­rre eginez! izanen da hizpide. Hala, Gona Goron­tza bideoa ikusgai izanen da arratsaldean Leitzako tabernetan. 20:00etan Au­rre­ra elkartean bideoa eta kafe tertulia izanen dira.
Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean kontzentrazioa eginen da 20:00etan Lopeneko biribilgunean. Amazabal Ins­titutuan, be­rriz, 10:15­ean bideo emanaldia izanen da, eta ondoren, kontzentrazioa.
Martxoaren 12an, azkenik, Euskal Herriko Martxa eskualdera ailegatuko da.18:30ean txokolatada izanen da plazan eta egun guztian eskualdeko aldarriak bilduko dituen murala pinta­tzen ariko dira plazan. Arratsaldean h­e­rri­ko haur eta gazte­txoek ere murala margotzeko aukera izanen dute.
20:30ean, Mundu Martxa Leitzara ailega­tzen denean, harrera plazan eginen zaio dan­tzari, Jeiki Abesbatza eta bertsolariekin. Testigan­tza liburua osatuko da herriko emakumeen aldarrikapenekin.
Segidan, Atekabel­tzan afaria izanen da. Sa­rre­rak Torrean eta Gaztañagan egonen dira salgai 10 euroren truke, hilaren 10a bitarte. Gauean kontzertua izanen da Komo tu taldearekin. Sorpresak ere iragarri dituzte antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun