Inauterietako programa potoloaren barrenean, otsailaren 12an, eskolako neska-mutiko eta irakasleek mozorrotuta herriari bueltaxka eman zieten. Urtero egiten dute kalejira hau eta aurtengo gaia Batukada izan en. Ederki animatu zituzten kale bazterrak, eta herritarrek ere pozik hartu zituzten.