Komunala: beste pauso bat

Esteban AROTZENA 2010eko martxoaren 1a

Otsailaren 13ko komunalari buruzko herri batzarra arrakastatsua suertatu zen, dudarik gabe. Nafarroako Gobernuarekin aurretik adostutako proposamenaren berri eman zien alkateak udaletxean bildutako 50 herritarrei. Hauek orokorrean on­tzat jo zuten gainera, han entzundakoa.
Orain, eta beste pauso bat emanez, adostasun horren berri eman behar diote komunalaren erabiltzaileek Udalari. Horretarako nahikoa da Herriko Etxera joatea edo oraindik erra­zago, telefonoaz dei­tzea. Informazioa ere bertan emanen zaie interesatuei. Hil honen bukaera aldera, eta propo­samenak espero den atxikimendua jasotzen badu, akordioa sinatuko dute Udalak eta Nafarroako Gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun