Leitzako Arkiskil auzoko Musun baserria erabat kiskalita gelditu zen igandean 06.00 aldera gertatu zen sutearen ondorioz. Suhitzaileek ezin izan zuten baserria sugarretatik libratu eta sutea zerk eragin zuen ikertzen ari dira.
Musun baserriak 300 urte baino gehiago ditu eta erabat hondatua gelditu bazen ere, bertan bizi den Miguel Martin Sagastibeltza onik atera zen etxetik. Oiloek sortu zuten iskanbilarengatik esnatu zen Sagastibeltza eta 112 larrialdi telefonora abixua eman. Bera saiatu zen sua itzaltzen extintorearekin baina haize indartsuak eta sotoan zegoen belarrak ezinezkoa egin zuen bere lana. Iruñeko, Altsasuko eta Leitzako suhiltzaileak ere saiatu ziren, baina suak erabat kixkali zuen baserria.