Apustu gosez dabiltza inguruko gazteak nonbait, eta Sunbillan ere izanen dugu apustuaz gozatzeko aukera. Izan ere, martxoaren 19an, San Jose eguna besta dela aprobetxatuz, 12:30ean frontoian Unai Bertiz harri-jasotzaile gaztea, bertze lau herritar gazteren kontra lehiatuko da: Luis eta Javier Ibarra anaiak eta Andoni eta Imanol Apeztegia lehengusuak.
Unaik egin beharreko lana hauxe izanen da: 100 altxaldi eman 100 kiloko harriari. Eta bertze lau gazteek, berriz, 100 koxkor bildu beharko dituzte. Aipatu beharra dago, lau gazteek ezin izanen dutela bakoitzaren 25 koxkorrak bildu arte lagunari erreleboa pasatu. Epaile lanetan Antton Espelosin ariko da.