Pakita Arregi eta Casilda Irazusta, omenaldia merezi duten bi emakume

Juana Mari SAIZAR 2010ko ots. 17a, 12:00
Pakita Arregi eta Casilda Irazusta Juana Mari SAIZAR

Ohorezko euskaltzaina da bat eta azken errotaria bestea

Martxoaren 8an, emakume langilearen nazioarteko eguna dugu. Gu aurreratu egin gara eta bi emakume langileri buruz hitz egingo dugu: Pakita Arre­gi eta Casilda Irazus­ta. Bai batak eta bai besteak, lana izan dute bizitzan oinarri gisa, nahiz eta biek ezberdin landu.


Anoseneko Pakita                                                                                                                               

Pakitari dagokionez, ikasteten arloan aritu da eta bere lanen fruitu gisa zerrenda luzea osatu du: Soziologia eta Po­litika Zientzietan Dokto­rea da; Euskal Herriko Uniber­tsitatean kate­dra­duna izan zen erretiroa hartu arte, Euskal Hiz­kuntza eta Hezkun­tzaren Soziologia irakasten zituen; 1964ean sortu zen Joannes Etche­berry Andereño Eskolan, ikastegiaren zuzendari izan zen. Bertako ikas­leen­tzako euskarako lehenengo gaitasun-proben antolaketa berak egin zuen, baita Ikastoletan lanean ari ziren eta Irakasleen Eskolan sar­tzeko titulua behar zuten andereño gaientzat Batxilergoko Ikastaroen antolaketa ere; EHUren Ohorezko irakaslea izan zen 2005ean eta EIRE, Euskal Irakasleen Elkartearen irakasle emeritu izendatu zuten 2007an.
2008an, berriz, klandestinitatean lan egin zuten andereñoei emandako Sabino Arana saria hartu zuen. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria ere jaso zuen, 60. hamarkadako andereñoei zuzendua.
Irakaskuntzan ez ezik, ikerketan ere ibili da, eta lan ugari argitaratu ditu lanaren eta hezkuntzaren soziologia eta euskararen alfabetatze arloetan. Eta hori dena gu­txi balitz ohorezko euskaltzain berri izendatu du Euskaltzaindiak.

Sutegiko Casilda                                                                                                                                 

Casilda, be­rriz, Aresoko azken erro­taria dugu. 94 urterekin herriko pertsona adinduena da eta 1985 arte, errota betiko itxi zen arte, bertan lanean aritu zen, oso gazte alargun gelditu baitzen eta bi alaba hazi behar izan baitzituen.
Bi emakumeek elka­rrekin dutena lanaren balorea da, biei hori eraku­tsi bai­tzieten txikitatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun