Eguberriak joan baziren ere, otsailaren lehen asteburuan Atekabeltz gaztetxean artzain andrez eta gizonez jantzita gazte ugari ikus zitezkeen. Torrean sukaldatutako banabarrak jatera bildu ziren 30 lagun inguru. Bazkalostean, Zili eta Poligono bertsolariak arduratu ziren egonaldia alaitzeaz. Egunari berriz, amaiera musikarekin eman zioten, Garraxi taldearen kontzertuarekin, hain zuzen.