Urtero bezala, herrian barrena kopla kantuan ibiltzeko kuadrilla ederra elkartu zen Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an. Bertako musikarien eta bertsolarien laguntzarekin buelta egindakoan, karrapean mokadu jatea egin zen. Momentu politak igaro zituzten bildutakoek.