Luzek Txapelketan aurrera

Asier IMAZ 2010eko otsailaren 17a

Nafarroako Bertsolari Txapelketatik kanpo gelditu dira Diego Riaño eta Jose Luis Barberia Zili, eta hirugarren lei­tzarra, Miel Mari Elosegi Luze, berriz, ozta-ozta libratu da.
Hasierako fasetik 15 bertsolari pasatu dira finalaurrekoetara, eta Zili 354 punturekin 17. postuan gelditu da, eta Riaño 19., 350 punturekin. Luzek bakarrik eskuratu du finalaurrekoetarako txartela, 363,5 punturekin 14. sailkatuta, eta hilaren 27an Iruritan jokatuko den saioan ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun