Orain arte Leitzako harpidedunek ez zuten deus ordaindu beharrik izaten TTIPI-TTAPA etxean hartzeagatik. Aurrerantzean, zoritxarrez, aldizkariak balio duenaren zati bat hartzaileak berak ordaindu beharko du. Urteko 15 euro da eskatzen dena. Nafarroako Gobernuak ez du dirulaguntzarik eman, eta horixe da erabakiaren arrazoia.
Hortaz, litekeena da egunotan TTIPI-TTAPAtik telefono deia hartzea etxean. Hala ez balitz, hartzaileari eskatzen zaio, mesedez, TTIPI-TTAPAra deitzeko edo hemen behean dagoen txartelean datuak bete eta TTIPI-TTAPAra bidaltzeko.