Giro ederrean aurtengo karnabalak ere

Kontxi KLABER 2010eko otsailaren 17a

Utzitako argazkiak

Aurtengo karnabalak ere pasatu dira eta ezin uka eguraldiak ilundutako ospakizuna izan zenik. Aranoko puxka bil­tzea aspaldian koloka xamar dagoen ospakizuna da eta aurtengo eguraldiak atze­ratuta jende gutxi ibili gara baserriz baserri umorea zabaltzen. Hala ere, herritarren harrera bes­te behin eskertzeko modukoa izan da eta hemendik eskerrik beroenak beraien etxeetako ateak zabaldu dizkiguten guztiei. Arratsaldean, zai-dantza beti bezala egin zen, nahiz eta euripean ibili behar izan. Jendea ere arrimatu zen urteroko festa hau ikustera, Bilboko mutil batek guztia kamaraz grabatu zuen Dantzarien kontseiluan bilduta gera dadin Aranoko dan­tza hau.Gauean giro ederrean afaldu eta amaitu genuen eguna Tapia eta Leturiaren doinuekin dantzatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun