Otsailaren 27rako deitu zaie San Roke elkarteko bazkideei urteroko bilera egiteko. 19:30ean izango da lehen deialdia eta 20:00etan bigarrena eta honako gai hauek landuko dira: aurreko akta irakurri eta onartuko da batetik; 2009ko balantzea ere onartuko da eta aldi berean, 2010eko kuotak zehaztuko dira; bazkideei buruzko baja eta altei buruz ere hitz egingo da, baita zuzendaritzaren inguruan ere. Bestelako galderak egiteko aukera ere izango da.
Hutsegitea justifikatu beharra
Kontutan izatekoa da bilerara azaltzen ez den guztiari, «justifikatu ezean», urteko kuotarekin batera, 30 euro gehiago kobratuko zaizkiola. Beraz, adi egotea komeni da. Bilera ostean, afaria prest egongo da gelditu nahi duen guztiarentzat.