Donostiako Epaitegiko Fiskaltzak Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatu izana egotzi die bi herritarrak atxilotu zituzten edo atxiloaldian horien zaintzan aritu ziren lau guardia zibili. Hiruna urteko kartzela eskatu du sarjentu batentzat eta kabo batentzat, eta bina urtekoa bertze kabo eta guardia zibil batentzat. Bertze sei akusaturi «lesioak» eragin izana egotzi die. Bertze txostenak ikusi eta erabakiko du epaileak zenbat akusatu eramanen dituen auzitara.