Pilotan jokatzea ala erakustea, zer da errazagoa?
Jokatzea.
Zer da pilota eskolan haurrei erakusten diezun lehenbiziko gauza?
Sakea ateratzea.
Afizionatuetatik profesionaletara salto egitea zaila al da?
Batzuentzat bai, besteentzako ez.
Txapel bat baino gehiago irabaziak badituzu, baten bat berexia?
Nik uste ezetz.
Pilotari bat?
Aurrelaria Irujo eta atzelaria Barriola.
Bolada batez pilota utzita ibili zinen...
Lau hilabete geldirik egin nituen, eta egia esan ongi etorri zitzaizkidan berriz ere ilusioa errekuperatzeko.
Zergatik utzi zenuen?
Gora ez nintzela pasako ikusten nuen eta etsita nengoen. Eta hortaz aparte, eskuetan arazo dezentea nuen. Baina lau hilabete horietan sendatu nuen eta berriz ere buelta.
Besta egiteko tarterik izaten duzu?
Horretarako beti izaten da.
Bizitzeko toki bat?
Areso.
Baduzu pilotaz aparte bertze afiziorik?
Ehiza.
Amets bat?
Pilotari profesional izatea.