Euskalerriko Ligako eta Zizurko txapelketako partidak izanen dituzte asteburuan Aurrerako pilotariek

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 11

Leitzan, otsailaren 13an, larunbat eguerdiko 12:30ean kadete mailako partida jokatuko dute Aurrerako Xabier Jaunarena eta Mikel Hernandorenak, Aurrera Saiazeko bikotearen kontra. Munitibarren (Bizkaia), 22 urtez azpiko kategorian ariko da Aurrerako Jon Jaunarena Markonako Urionabarrenetxearen kontra.
Euskalerriko ligaren barrenean, baina nesken paleta goma txapelketan ere Bizkaira joan beharko dute Aurrerako Saioa Aristorena eta Iera Agirrek. Mallabian, larunbat arratsaldean, Leunda eta Isasmendiren kontra ariko dira.
Zizurko txapelketan, alebin mailan partida bana izanen dute larunbat goizean Jon Lezea eta Beñat Altzelai leitzarrek.

Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean hainbat partida izanen dituzte Aurrerako pilotariek. Larunbat goizeko 10:00etan hasita, honako partida hauek jokatuko dira Amazabal pilotalekuan: Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Mattin Sukuntza eta Joseba Eskudero Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira; hirugarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxea eta Mikel Eraso Oberenako bikotearen kontra; hirugarren mailako kadetetan, Xabi Eraso eta Ibai Gil Mendillorriko bikotearen kontra eta Iñigo Mitxaus eta Ibai Barberena San Miguelekoaren kontra eta bigarren mailako kadetetan, Mikel Onsalo eta Xabier Apezetxea Sutegiko bikotearen kontra.
Etxetik kanpo ere ariko dira Aurrerako pilotariak. Larunbat goizean, lehen mailako infantiletan, Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira Iñaki Saralegi eta Lenitz Galartza Burlatan; bigarren mailako infantiletan, Aralar Mendikoaren kontra Xabier Zubiria eta Ander Eskudero Uharte Arakilen eta lehen mailako benjaminetan, Oberenako bikoaren kontra Oier Goikoetxea eta Patxi Claudio Iruñean. Lekunberrin igande goizean hiru partida izanen dituzte Aurrerako bikoteek Larraungoen kontra. Hirugarren mailako alebinetan, Beñat Billabona eta Josu Sukuntza ariko dira; bigarren mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Joanes Illarregi eta lehen mailako alebinetan, Jon Lezea eta Beñat Altzelai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun