Euskalerriko ligako zenbait partida jokatu dituzte Aurrerako pilotariek asteburu honetan eta ez dute emaitza onegirik lortu.
Garaipen bakarra, 22 urtez azpiko buruz burukoan Jon Jaunarenak lortu zuen. Larunbat eguerdian Leitzan jokatutako partidan 22 eta 5 irabazi zion Eibarko Unamunzagari. Aurrez, ostegun arratsaldean Etxarri-Aranazen jokatutako kadete mailako partidan, Gure Pilotako Murgiondo eta Lasak 22 eta 16 irabazi zieten Aurrerako Mikel Onsalo eta Joxerra Aldaregiari.
Eskuz beste partida bat ere jokatu behar zuen kadete mailan, buruz buru, Xabier Jaunarenak Aurrera Saiazeko pilotariaren kontra, baina ez zen jokatu.
Nesken paleta goma txapelketan, berriz, 22 urtez azpiko kategorian, Aurrerako Saioa Aristorenak eta Iera Agirrek 17 eta 30 galdu zuten Pradera eta Arizmendiren kontra, larunbat arratsaldean Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako partidan.
Nafarroako Kirol Jolasetan denetik
Nafarroako Kirol Jolasetan ere hainbat partida jokatu dituzte asteburuan Errekako pilotariek, eta ohikoa denez, modu guzietako emaitzak izan zituzten.
Leitzan larunbat goizean jokatu ziren partidetan, lehen mailako benjaminetan, Aurrerako Hegoi Txoperena eta Koldo Hernandorenak 12 eta 18 galdu zuten Ardoiko bikotearekin; bigarren mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Joanes Illarregik 12 eta 18 galdu zuten Aldabideko bikotearekin; lehen mailako alebinetan, Jon Lezeak eta Beñat Altzelaik 14 eta 18 galdu zuten Txarutako bikotearekin; bigarren mailako infantiletan, Xabier Zubiriak eta Ander Eskuderok 18 eta 13 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari eta lehen mailako infantiletan, Iñaki Saralegik eta Lenitz Galartzak 18 eta 16 irabazi zieten Txarutako bikoteari.
Leitzatik kanpo jokatutako partidetan, Zizurren, bigarren mailako benjaminetan 7 eta 18 galdu zuten Mattin Sukuntzak eta Joseba Eskuderok eta lehen mailako benjaminetan, 14 eta 18 Oier Goikoetxeak eta Patxi Claudiok, biak ala biak, Ardoiko bikoteen kontra.
Irurtzunen, hirugarren mailako alebinetan, Beñat Billabona eta Josu Sukuntzak 3 eta 18 galdu zuten Irurtzungo bikotearen kontra.
Atarrabian emaitza hobeak lortu zituzten Aurrerako pilotariek. Hirugarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxea eta Mikel Erasok 18 eta 9 irabazi zuten eta hirugarren mailako kadetetan, Iñigo Mitxaus eta Ibai Barberenak 13 eta 22 irabaz zuten, bi bikoteek Beti Onak taldeko bikoteen kontra.
Lizarran ere garaipena lortu zuten hirugarren mailako kadetetan Xabi Erasok eta Ibai Gilek, 7 eta 22 irabazi baitzieten San Migueleko bikoteari. Bigarren mailako kadetetan, Mikel Onsalok eta Xabier Apezetxeak jokatu beharreko partida ez zen jokatu.