Leitza sarrerako biribilgunea ofizialki inauguratu dute otsailaren 5ean, ostiral goizean. Ekitaldian, Xabier Zabalo Leitzako alkatearekin batera, beste udal ordezkariak eta Amelia Salanueva, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilaria eta Laura Alba Herrilan, Garraio eta Komunikabidetakoa izan dira.
Biribilgune edo errotondaren lanek 224.605 euroko aurrekontua izan du, eta horietatik Toki Administrazio departamentuak 101.569 euro jarri ditu eta Herrilanetakoak gainerako 123.063 euroak. Azken kopuru honetatik, 85.201 obra egitera bideratu dira, 5.611 euro lanen zuzendaritzara eta 5.611 proiektua idaztera.
Laura Alba kontseilariak aipatu duenez, lehen zegoena baino biribilgune handiagoa gelditu da eta horrek, bidegurutzearen trafikoa hobe kudeatzen lagunduko du. Kanpoko erradioa 14 metrokoa izanen da eta erdian gelditzen den irlarena 7 metrokoa.