Aurrerako esku pilotariek ez dute emaitza onik lortu Euskalerriko Ligako partidetan

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 2a

Paleta goman, aldiz, irabazi egin zuten Saioa Aristorenak eta Iera Agirrek

Euskalerriko ligan ez dute emaitza onik lortu eskuz aritu diren kadete mailako Aurrerako pilotariek. Larunbat goizean Leitzan jokatutako partidetan, buruz buru, Xabier Jaunarenak 9 eta 18 galdu zuen Amurrioko pilotariaren kontra eta binaka, Anartz Olano eta Joxerra Aldaregiak 19 eta 22 galdu zuten Gure Pilotako bikotearekin.  22 urtez beherako kategorian Jon Jaunarenak Lizarran jokatu beharreko partida bertan behera gelditu zen.
Euskalerriko ligan, nesken paleta goma txapelketan berriz, Aurrerako Saioa Aristorenak eta Iera Agirrek garaipena lortu zuten Orion, Irazustabarrena eta Mendizabal-i 30 eta 13 irabazita.
Lezamako txapelketan galdu egin zuen Jon Jaunarenak, Lopezekin bikote egfinez, 15 eta 22 Atxotegi eta Bengoetxearen kontra.
Zizurko txapelketan, infantil mailan, Lenitz Galartzak 16 eta 7 irabazi zuen.

Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, Leitzan jokatutako partida bakarrean, bigarren mailako benjaminetan, 17 eta 18 galdu zuten Aurrerako Nahia Eskuderok eta Joseba Eskuderok Aldabideko bikotearen kontra.
Burlatan, lehen mailako alebinetan, 14 eta 18 galdu zuten Jon Lezeak eta Beñat Altzelaik Zugarraldeko bikotearen kontra eta Atarrabian, bigarren mailako alebinetan 18 eta 16 irabazi zuten Joanes Illarregik eta Beñat Billabonak eta bigarren mailako infantiletan, Xabier Zubiriak eta Ander Eskuderok 18 eta 16 galdu zuten, biek Beti Onakeko bikoteen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun