Urtero bezala, ostiral arratsaldean eskolako haurrek eta gurasoek egiten duten herri bueltarekin hasi ziren inauterietako ospakizunak. Andaluziako Feria hartu zuten aurtengo gai nagusi bezala, eta sevillanak dantzatzen ere ikasten aritu ziren horretarako. Beren trajeak eta karroza ere egin zituzten aurretik eskolako orduetan.