Interneteko WiFi zerbitzua azkenean arazorik gabe dabilela dirudi, eta hau horrela dela-eta, zerbitzu honen tasa kobratzen hasiko da Udala, mantenimendu eta konponketak ordaintzeko. Ordaindu beharreko prezioa 60 eurokoa da, eta BEZa gehitu behar zaio; beraz, denetara 69,60euro izango dira. Udalaren dokumentuetan ageri denez, WiFi zerbitzua dutenei soilik kobratuko zaie prezio hau.