Eguberrietan etxez etxe Gabon kantak abesten ibili ziren herriko haurrak, Maria, Jose eta Jesus haurtxoarekin batera, eta bertan bildutako dirua urtero haurrak babesteko edo apadrinatzeko erabiltzen bada ere, aurtengoan beste zerbaitetarako erabiliko da. Irabazitako diruaren zati bat Haitira bidaliko da, eta beste zati bat Maliko umezurtz etxe batera joango da. Guztira 405 euro lortu ziren.