Berria Txapelketako lehen kanporaketa gainditu eta lehian jarraituko dute Aurrerako pilotariek. Aurrera eta Usurbilgo pilotariak aurrez aurre izan ziren urtarrilaren 22an Aginagan eta hiru partidetatik bi leitzarrek irabazi zituzten. Kadeteen mailan, Usurbilgo Juaristi eta Txurrukak 22-10 irabazi zieten Aurrerako Anartz Olano eta Xabier Jaunarenari. Jubeniletan, Aurrerako Mikel Onsalo eta Joxerra Aldaregiak 22-10 irabazi zieten Usurbilgo Mendizabal eta Galarragari.
Eta nagusien mailan, Aurrerako Etxeberri eta Mikel Iriartek 22-19 irabazi zieten Usurbilgo Errasti eta Aranalderi. Hurrengo kanporaketa Hernaniko taldearen aurka izanen da otsailaren bukaera aldera.