Iruritako finalaurrekorako sailkatu da Legarreta

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 2a

Utzitako argazkiak

Urtarrilaren 24an ekin zion Xabier Legarretak aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketari, Sunbillan jokatu zen bigarren azken-laurdenean eta nagusitasunez eskuratu zuen lehen postua (414,5). Bigarren sailkatu zen Iñigo Ibarrari 29,5 puntuko aldea atera zion (385 puntu lortu zituten Ibarrak). Sunbillan lehenengoa izanda, zuzenean sailkatu da otsailaren 27an Iruritan jokatuko den finalaurrekorako.
Hernaniko Bertso Eskolan hasi zuen Legarretak bertsolari bezala bere ibilbidea eta Nafarroakoan finalean ibili da urte askotan. 2000. urtean, berriz, txapeldunordea izan zen. Zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun