TAPIA ETA LETURIA. Goizean etxez-etxeko bueltan Izer eta Alabier bikoteak alaituko ditu bazterrak, eta gauean, afal ondoren, Tapia eta Leturiarekin dantzaldia izanen da
Larunbat honetan, otsailak 6, ospatuko ditugu karnabalak. Betiko moduan, goizean goiz aterako dira herriko zomorroak puxka biltzera Izer eta Alabier trikitilari eta panderojole bikoteak lagunduta. Goiz guztia herriko buelta egiten pasa eta gero, merezitako bazkaria izango dute zomorroek San Roke elkartean.
Bazkalondoan, 17:00 aldera, zai-dantza emango dute umore ederrean eta afaltzerarte trikiti doinuak izango dira nagusi herrian. Eguna amaitzeko, herri afaria egingo da, hau ere San Roke elkartean, eta ondoren, Tapia eta Leturia izango ditugu giroa berotzeko goizalderarte.
Zomorroetan ateratzeko deialdia zabalik dago. Animatu eta eman izena Kontseju tabernan. Gogoratu, zomorro gabe ez dela festarik izaten, eta beraz, zahar eta gazte anima zaitezte!