Beti bezain distiratsu eta ero izanen dira izenburuan aipatutako egunetan ospatuko diren iñoteak. Horrexegatik eusten zaie festa honen ardatz eta mami diren ekitaldiei bere horretan urteak joan eta urteak etorri. Mozorroen taldearen irudia da zeozer aldatu dena, begiratu bestela, 1953ko argazki honi. Goian ezkerretik eskuinera: Itxortxako Antselmo, Bordatxuriko Pio, Baztanbordako Jexux, Fermiñeneko Domingo, Txamoberriko Juantxo, Joxe Martin Eratsun, Frantxiskeneko Motza, Karretoko Kornelio, Xanti Miru, Sarrango Xanti, Ganddegiko Luis, Karretoko Batista, Pako zapateroa, Txamoberriko Joxe Antonio eta Kusingo Joxe Ramon.