Udal tasak izoztuak

Esteban AROTZENA 2010eko otsailaren 2a

Aurtengo udal karga-tasak iazkoaren berdinak izanen dira korporazioak aho batez hartutako erabakiaren arabera. Batzuk aipatzearren, esan, eraikuntza eta obren gainekoa aurrekontuaren %3,7a izanen dela, eta ura, berriz, tarifa inbiduala 33 euro eta industriala 66 euro. Zirkulazio eta jarduera ekonomikoaren zergak foru legeak onesten dituenak izanen dira.
Igoko den zerga, eta asko gainera, zaborrena izanen da. Mendialdean sartzeak abantailak ekarriko ditu, birziklapena, esate baterako, baina baita Mankomunitateko beste udalerriek adinako diru kopurua ordaindu beharra ere.  Dena den, horren berri emanen dugu luze eta zabal aldaketak hurbildu ahala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun