Komunalari buruzko herri batzarra antolatu du Udalak hil honen 13rako

Esteban AROTZENA 2010eko otsailaren 2a

Herritar guztiak deituta daude 19:00etan hasiko den batzarrera

Azken hamarkadetan beste zenbait korporaziok egin bezala, Mieljoxe Lekuona buru den honek ere egin nahi du bere saiakera komunalaren gai korapilatsua behin betirako konpontzeko.
Oraingo saiakera sendoa dela dirudi gainera. Bilera asko egin omen ditu alkateak Iruñean honetaz. Beraz, mamitsua izan daiteke herritarrei eztabaidarako aurkeztuko zaien proposamena.
Horretarako lehenengo urrats bezala, batzarra antolatu du Udalak hurrengo larunbata, hilak 13rako. Herritar guztiak deituta daude 19:00etarako, lur komunalen «jabe» izan edo ez izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun