Leitzako Aurrerako pilotariek ere asteburu mugitua izanen dute.
Lezamako txapelketaren barrenean, ostiral arratseko 20:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan, Jon Jaunarena leitzarrak eta Landiribarrek Atxotegi eta Bengoetxearen kontra jokatuko dute.
Euskalerriko Ligaren barrenean, larunbat goizeko 10:00etan hasita bi partida jokatuko dira Amazabalen. Lehenbizikoan, kadete mailako buruz burukoan Aurrerako Xabi Jaunarena Amurrioko ordezkariaren kontra ariko da eta binaka, Anartz Olano eta Mikel Hernandorena, Gure Pilotako bikotearen kontra. Lizarran, 22 urtez azpiko kategorian, Jon Jaunarena Lizarrako pilotariaren kontra ariko da. Nesken paleta goma txapelketan, berriz, Aurrerako Saio Aristorena eta Iera Agirre, Irazustabarrena eta Mendizabalen kontra ariko dira Orion larunbat arratsaldean.
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, partida bakarra izanen da Amazabal pilotalekuan. Larunbat goizeko 10:00etan, bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Mattin Sukuntza eta Joseba Eskudero, Aldabideko bikotearen kontra ariko dira. Herritik kanpo, lehen mailako alebinetan, Jon Lezea eta Beñat Altzelai Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira Burlatan eta Atarrabian jokatuko diren bi partidetan, bigarren mailako alebinetan, Joanes Illarregik eta Beñat Billabonak eta bigarren mailako infantiletan, Xabier Zubiriak eta Ander Eskuderok Beti Onakeko bikoteak izanen dituzte arerio.