Berria pilota txapelketan, hiru partidutik bi irabazi zizkion Leitzak Usurbileri

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 25a

Berria txapelketan parte hartu zuten pilotariak: goian, ezker-eskuin, Onsalo, Olano, Aldaregia eta Goikoetxea (ordezkaria). Behean, Xabi Jaunarena, Iriarte eta Etxeberri. TTIPI TTAPA

Nafarroako Kirol Jolasetako eta Euskal Herriko ligako partidak ere jokatu dituzte Aurrerako pilotariek

Berria Txapelketaren barrenean Leitza eta Usurbilgo pilotariak aurrez aurre izan ziren ostiral arratsaldean Aginagan. Hiru partiduetatik bi leitzarrek irabazi zituzten.
Kadete mailan, Usurbilgo Juaristi eta Txurrukak 22 eta 10 irabazi zieten Leitzako Anartz Olano eta Xabier Jaunarenari.
Jubenil mailan, Leitzako Mikel Onsalo eta Joxerra Aldaregiak 22 eta 10 irabazi zieten Usurbilgo Mendizabal eta Galarragari.
Beraz, nagusien kategoriak partidak erabakiko zuen lehia eta partidarik estuenean, Leitzako Etxeberri eta Mikel Iriartek 22 eta 19 irabazi zieten Usurbilgo Errasti eta Aranalderi.
Lezamako txapelketan garaipena lortu zuten Jon Jaunarenak eta Landiribarrek, 22 eta 7.

Euskalerriko Liga
Euskalerriko Lighari dagokionez, larunbatean Leitzan jokatutako kadete mailako partidan, Aurrerako Onsalo eta Aldaregiak 8 eta 22 galdu zuten Amurrioko bikotearen kontra; Etxarri Aranazen ere, Aurerako Xabi Jaunarenak 4 eta 22 galdu zuen Gure Pilotako Lasaren kontra. Garaipen bakarra honen anaiak, Jon Jaunarenak lortu zuen, 22 urtez beherakoen kategorian 22 eta 6 irabazi baitzion  Aguraingo Sarraoari.

Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, larunbat goizean Amazabal pilotalekuan jokatutako partidetan honako emaitza hauek lortu zituzten Aurrerako pilotariek.
Lehen mailako benjaminetan, Aurrerako Oier Goikoetxea eta Mikel Zabaletak 18 eta 8 irabazi zioten Aldabideko bikoteari; hirugarren mailako alebinetan, Beñat Billabona eta Josu Sukuntzak 10 eta 18 galdu zuten Irurtzungo bikotearekin; bigarren mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Joanes Illarregik 11 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin; lehen mailako alebinetan, Jon Lezea eta Beñat Altzelaik 14 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin; hirugarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxea eta Mikel Erasok 18 eta 5 irabazi zioten Errekako bikoteari; hirugarren mailako kadetetan, Xabi Eraso eta Ibai Gilek 22 eta 8 irabazi zioten Beti Onak taldeko bikoteari eta Iñigo Mitxaus eta Ibai Barberenak 22 eta 7 Aranpilotakoari.

Etxetik kanpo jokatutako partidetan, Olaztin, bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Mattin Sukuntzak eta Joseba Eskuderok 18 eta 2 irabazi zioten Sutegiko bikoteari eta lehen mailako benjaminetan, Hegoi Txoperenak eta Koldo Hernandorenak 9 eta 18 galdu zuten Aldabideko bikotearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun