Ostiral arratsaldeko 19:00etan Aginagan hasiko den jaialdian, Berria txapelketako hiru partida jokatuko dituzte Leitzako ordezkariek Usurbilgoen kontra. Kadete mailan, Usurbilgo Juaristi eta Txurruka, Leitzako Anartz Olano eta Xabier Jaunarenaren kontra ariko dira. Jubenil mailan, Usurbilgo Mendizabal eta Galarraga eta Leitzako Mikel Onsalo eta Joxerra Aldaregia izanen dira aurrez aurre eta nagusien kategorian, Usurbilgo Errasti eta Aranalde, Leitzako Etcheverri eta Mikel Iriarteren kontra.
Lezamako txapelketan, berriz, Jon Jaunarena eta Landiribar ariko dira ostiral arratseko 21:00ak aldera.
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean ere hainbat partida jokatuko dituzte Aurrerako ordezkariek, larunbat goizeko 09:30ean Amazabalen hasiko den jaialdian.
Lehen mailako benjaminetan, Oier Goikoetxea eta Mikel Zabaleta Aldabideko bikotearen kontra ariko dira; hirugarren mailako alebinetan, Beñat Billabona eta Josu Sukuntza Irurtzungo bikotearen kontra; bigarren mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Joanes Illarregi, Oberenako bikotearen kontra; lehen mailako alebinetan, Jon Lezea eta Beñat Altzelai, Oberenako bikotearen kontra; bigarren mailako infantiletan, Xabier Zubiria eta Ander Eskudero, Aldabideko bikotearen kontra; hirugarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxea eta Mikel Eraso, Errekako bikotearen kontra; hirugarren mailako kadetetean, Xabi Eraso eta Ibai Gil Beti Onak taldeko bikotearen kontra ariko dira eta Iñigo Mitxaus eta Ibai Barberena, Aranpilotako bikotearen kontra.
Etxetik kanpo jokatuko diren partidetan, ostiral arratsaldeko 19:00etan Olaztin ariko dira Aurrerako Mattin Sukuntza eta Joseba Eskudero Sutegiko bikotearen kontra, bigarren mailako benjaminetan. Arbizun, berriz, lehen mailako benjaminetan, Aurrerako Hegoi Txoperena eta Koldo Hernandorena Aldabideko bikotearen kontra ariko dira.
Euskalerriko Liga
Euskalerriko Ligaren barrenean ere zenbait partida jokatuko dituzte leitzarrek. Larunbat arratsaldeko 13:30ean Amazabalen jokatuko den kadete mailako binakako partidan, Aurrerako Onsalo eta Aldaregia Amurrioko bikotearen kontra ariko dira. Larunbat goizeko 11:00etan Etxarri Aranazen, Gure Pilotako ordezkariaren kontra ariko da Aurrerako Xabier Jaunarena kadete mailan eta 22 urtez azpiko kategorian, Legution, Jon Jaunarena Aguraingo ordezkariaren kontra.w