Leitzako inauteriak ilbeltzaren 23tik 26ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 22a

Astelehen eta asteartean baserri auzoetan eskean ibiliko dira koadrilak. TTIPI TTAPA

Larunbatean bazkaria eginen dute eskalariek Aurreran eta gero herrian ibiliko dira

Leitzako inauteriak iotegi izenez ezagutzen dira. Lehen, Garizuma aurreko hiru egunetan ospatzen ziren –Zaldun iote, Astelen iote eta Asteartiote egunez–. Herriko gazteez gain, zaldiak ere mozorrotzen zituzten Leitzan. Mozorrotutakoei atsoguretuek deitzen zitzaien. Txistulariekin batera eskean ibiltzen ziren, astelehenean herri kaxkoan eta asteartean baserrietan. Eta biltzen zutena izaten zuten bi egunetako otorduetarako.
Gaur egun, ordea, Leitzako inauteriak ezberdinak dira. Egunei dagokienez, urtarrilaren laugarren igandez eta ondorengo astelehen eta asteartez izaten dira. Erromeria eta eskeak egiten dituzte bi gazte taldek txistu soinuz.

Hau izanen da egitaraua:

Ilbeltzak 23  larunbata
14:00etan eskalarien bazkaria izanen da Aurrera elkartean.
16:00etan eskea eginen da herriko etxeetan, trikitilariak, gaiteroak, txistulariak eta atxauretuak...

Ilbeltzak 24  igandea
12:00etan Atsaurek Txarangarekin plazatik aterako dira; gurdiak, berriz, ohiko lekutik, industrialdetik.
12:00etan Txu-txu trena ibiliko da herrian barna.
14:30ean Atsauren herri bazkaria izanen da.
16:00etan Txu-txu trena ibiliko da herrian barna.
18:00etan Txarangarekin Kalejira eginen da eskoletatik abiatuta.
19:00etan eta 23:30ean musika taldea ariko da Karrapen. Ondotik, Incansables Txaranga aterako da.

Ilbeltzak 25  astelehena  
09:00etan eskea eginen da baserrietan: Gorriztaran, Arkiskil, Sakulu eta Errekan puske-biltzea, herriko txistulari eta Incansables Txarangarekin.
16:00etan Umeentzat puzgarriak izanen dira Amazabal pilotalekuan.
19:00etan eta 23:30ean Musika Karrapen eta ondotik Incansables Txaranga.


Ilbeltzak 26, asteartea  
09:00etan baserritako eskea Erasote auzoan
11:30ean umeentzako ekitaldia.
14:30ean Aurrera elkartean bazkaria.
16:30ean ume eta gaztetxoen kalejira Incansables Txarangarekin. Ondotik Txokolatada, buru handiak, musika plazan eta goxokiak banatuko dira.
18:30ean garai bateko atsauren kalejira aterako da.
19:00etan eta 23:30ean Musika izanen da Karrapen eta ondotik Incansables Txaranga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun