Aurrerako pilotariek hainbat partida jokatu zituzten joan den aste hondarrean.
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, ilbeltzaren 15ean Leitzan jokatutako partidan, bigarren mailako infantiletan 18 eta 8 irabazi zioten Aurrerako Xabier Zubiriak eta Ander Eskuderok Bi Aizpeko bikoteari.
Ilbeltzaren 16an partida gehiago jokatu ziren Amazabalen. Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Mattin Sukuntza eta Joseba Eskuderok 16 eta 18 galdu zuten Bi Aizpeko bikotearekin; lehen mailako benjaminetan, Aurrerako Oier Goikoetxea eta Patxi Claudiok 12 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin, baina Hegoi Txoperenak eta Koldo Hernandorenak 18 eta 12 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari; lehen mailako infantiletan, Iñaki Saralegik eta Lenitz Galartzak 10 eta 18 galdu zuten San Migueleko bikotearekin eta hirugarren mailako kadetetan, Aurrerako bi bikoteren arteko lehian, Iñigo Mitxaus eta Ibai Barberenak 22 eta 19 irabazi zieten Xabi Eraso eta Ibai Gil-i.
Etxetik kanpo jokatutako partidetan, Uharte Arakilen, bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Ander Alduntzin eta Joanes Illarregik 18 eta 13 irabazi zioten Aralar Mendiko bikoteari; Iruñean, bigarren mailako kadetetan, Mikel Olanok eta Xabier Apezetxeak 15 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin; Huarten, lehen mailako alebinetan, Jon Lezeak eta Beñat Altzelaik 7 eta 18 galdu zuten Huarteko bikotearekin eta Irurtzunen, hirugarren mailako alebinetan, Beñat Billabonak eta Josu Sukuntzak 15 eta 18 galdu zuten Bi Aizpeko bikotearekin.
Euskal Herriko Liga
Euskal Herriko Ligan, 22 urtez azpiko kategorian, Aurrerako Jon Jaunarenak 22 eta 8 irabazi zion Aurrera Saiazeko ordezkariari Leitzan eta Bizkaiako Diman kadete mailako partidan, Aurrerako Anartz Olano eta Mikel Hernandorenak 22 eta 11 irabazi zioten Txumulutxueta elkarteko bikoteari.
Zizurko txapelketa
Zizurko txapelketan denetik izan zuten Leitzako pilotariek igande goizean. Alebin mailako bi ordezkarik, Beñat Altzelaik eta Jon Lezeak irabazi egin zuten; infantil eta benjamin mailakoak, aldiz, Ander Eskuderok eta Joseba Eskuderok, galdu.
Ni ere pilotari
“Ni ere pilotari” nesken paleta goma txapelketan, Barañainen jokatutako infantil mailako partidan, Aurrerako Andrea Casares eta Amaia Ezkurdiak 22 eta 14 irabazi zieten Ane Garro eta Itsaso Moratori. Seniorretan, Maite Ruiz de Larramendi eta Mertxe Larrionek 30 eta 23 irabazi zieten Rebeka Contin eta Aurrerako Iera Agirreri.