Leitzako institutuan, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, gertatutakoaren ondoren idatzi hau plazaratzera behartuak sentitu gara. Azaroaren 25ean ikasleok gizarte honetako partaide garen heinean indarkeria sexista salatzeko erabakia hartu genuen, honetarako, kontzentrazio xume batetik haratagoko lanketa egitea beharrezkoa zela iruditu zitzaigun, institutuan indarkeria sexistaren aurkako aldarrikapenak, Euskal Herrian aurten eraildako 7 emakumeen izenak eta emakumeen aurkako bortxa adierazten zuen panpina bat jarri genituen. Honen helburuak indarkeria sexista gaur egungo gizartearen arazo bat dela jakinaraztea, emakumeenganako elkartasuna adieraztea eta jendearen sentsibilizazioa bilatzea ziren.
Honen aurrean Leitzako institutuko zuzendaritzak, Peio Zestau zuzendaria buru duela, 2. ordurako kartelak, eraildako emakumeen izenak eta indarkeria adierazten zuen panpina, desagerrarazi zituzten. Zergatik egin zenuten hau? Zein zen zuen helburua? Zein gizarte eredu irakatsi nahi diezue zuen ikasleei?
Ez da lehen aldia hau gertatzen dela, torturaren aurkako egunean, institutu atarian pertsona torturatua irudikatzen zuen panpina bat jarri zen: aulkira lotuta, buruan plastikozko poltsa bat zuela. Eta hau ere, aurrekoa bezala, herriari ezkutatzen saiatu zen. Torturaren aurrean isilik dauden partidu politikoen jarrera salatzen zuen pankarta bat jarri zen, eta honek ere zakarrontzian amaitu zuen.
Gure ustez, hau guztia ez da adierazpen askatasunaren aurkako erasoa soilik, gu guztion oinarrizko eskubideen aurkako erasoa baizik.
Jakin ezazue, gizarte eredu berri baten alde borrokan jarraituko dugula eta ez garela zuen nahietara makurtuko, ikasleria hezten jarraituko dugula, zuen diktadurari amaiera eman arte!!
Indarkeria sexista Stop!
Tortura Stop!